Gune ilunen inguruko hausnarketa egiten ari dira Zestoan, Arremanitz kooperatibak gidatuta. Martxoaren 2an egin zuten lehen bilera, eta herriko gune ilunak identifikatu zituzten. Bihar, berriz, leku horietara bisita egingo dute, 19:00etan Kultur Etxetik abiatuta. Leku horietan irtenbidea nola bila daitekeen pentsatuko dute, gero proposamenak udaletxean aurkezteko.