Atzoko txapelketako irudi bat. (Argazkia: Danbolin.eus)
Adonis Gelis pilotari zestoarrak Euskal Herriko 22 urtez azpiko binakako txapelketako finala jokatuko zuen atzo, Amurrion. 22-13 irabazi zuten Gelisek eta Aranguren donostiarrak, Berrobiko Zubiria eta Beasaingo Mendiaren aurka.
Duela bi hilabete inguru hasi zen txapelketa, eta, lehen fasearen ondoren, finalaurrekoa eta finala irabazi ditu bikoteak azken bi asteetan.
Finala baino lehenago Danbolinek egindako elkarrizketa,
hemen.