Azpeitiko Sanjuandegi auzoko biribilgunean istripua gertatu da gaur eguerdian, 12:30ak aldera. Auto batek moto gidari bat jo du, eta moto gidaria lurrera erori da. Anbulantziak bertaratu dira, eta, SOS Deiakek jakinarazi duenez, zauritua Zumarragako ospitalera eraman dute. Auto ilara luzeak sortu dira.
Zestoan, berriz, GI-631 errepidean, txirrindulari bat erori da, eta Donostiako Poliklinikara eraman dute.