Taldeak atzo sare sozialetan jakinarazi zuenez, udazkenean entzun ahal izango da lan berria.
Zestoako Rural Zombies musika taldeak arrakasta izan du Bat izeneko lehen lanarekin. Eta, orain, urtebeteko biraren ostean, jakinarazi dute bigarren diskoa grabatzen hasiko direla hil honetan.
Atzo honako mezu hau idatzi zuten zestoarrek sare sozialetan: "Urtebete baino gehiago pasatu da gure lehen diska, Bat, atera zenetik, eta ezin dugu adierazi bizi izandako guztia. Horregatik eta gustatzen zaiguna egiten jarraitu nahi dugulako, martxoan gure bigarren diska izango dena grabatzen hasiko gara! Hala ere udazkenerarte zain egon beharko da entzuteko...".