Adonis Gelis: "Igandeko finala oso erronka garrantzitsua da niretzat"

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 10a

Adonis Gelis pilotari zestoarrak Euskal Herriko 22 urtez azpiko binakako txapelketako finala jokatuko du igandean, Amurrion.

Adonis Gelis. (Danbolin.eus) Zestoan pilota kontuak pixka bat jarraitzen dituenak jakingo du Adonis Gelis pilotariaren berri. Pilotan jokatzeaz gain, Magisteritza ikasketak egiten dabil Donostian, eta, asteburuetan, tabernari lanak ere egiten ditu. Euskal Herriko 22 urtez azpiko binakako txapelketako finala jokatuko du igandean, Amurrion (Araba). Nolako txapelketa izan da? Euskal Herriko 22 urtez azpiko binakako txapelketako finala jokatuko dut igandean, Aranguren donostiar atzelariarekin batera. Txapelketa duela bi hilabete hasi zen. Bi taldetan banatuta jokatu dugu txapelketa. Pasa den astean finalaurrekoa irabazi genuen, eta igande honetan, Amurrion finala jokatuko dugu. Nor izango dituzue aurkariak finalean? Zubiria (Berrobi) eta Mendia (Beasain) pilotariek osatutako bikotea izango dugu aurkari. Igandean finala jokatuko dugun laurok Amezketako klubean entrenatzen dugu; hori dela eta elkar ongi baino hobeto ezagutzen dugu. 2016 amaieran ere beste final bat izan zenuen… Bai. Zaldibarko 4 eta erdiko txapelketako finaleraino iritsi nintzen. Irailaren amaieran hasi nintzen txapelketa hura jokatzen, behe-behetik, eta finala abenduaren 31n jokatu genuen. Finalaren aurretik bost partida jokatu nituen, partida guztietan galtzailea kalera joaten zen. Finala galdu egin nuen (22-20), baina gustura nago emandako mailarekin. Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Danbolin.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide