Gravni txapelketa jokatuko dute asteburuan, Zestoan

Zestoako Hitza 2017ko martxoaren 7a

Larunbatean, 11:00etan, jubenilek bi partida jokatuko dituzte, eta 16:00etan, 22 urtez azpikoek eta nagusien kategorietakoek.

(Argazkia: Danbolin.eus) Gravni txapelketako ezker hormako eskuzko partidak Zestoako udal kiroldegian jokatuko ditu Gipuzkoako selekzioak. Asteburuan hasiko da txapelketa, eta Nafarroaren aurka lehiatuko da Gipuzkoa. Larunbatean, 11:00etan, jubenilek bi partida jokatuko dituzte, eta 16:00etan, 22 urtez azpikoek eta nagusien kategorietakoek. Pilota partiden sarrera doan izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide