Umeen danborrada antolatzeko bilera egingo dute etzi, Zestoan

Zestoako Hitza 2017ko martxoaren 7a

Eskolako jantokian egingo dute bilera, 17:30ean, eta Santa Kutz jaietako umeen danborradaren inguruko erabakiak hartuko dituzte

Ekain guraso elkartea arduratu da azken urteetan Santa Kutz jaietako umeen danborrada antolatzeaz, baina aurten festa hori antolatzeko ardura uztea erabaki du. Hori dela eta, hainbat bilera egin dituzte azken asteotan taldea boluntarioekin osatzeko asmotan, udalak deituta. Etzi beste bilera bat egingo dute gai horren inguruan erabakiak hartzeko, 17:30ean, eskolako jantokian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide