Energia enpresa handien inguruko hitzaldia antolatu du Elkar-ekinek datorren astearterako

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 7a

Gorka Martija OMAL behatokiko kideak eskainiko du hitzaldia Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Horrez gain, Astinduk eta Elkar-ekinek hilaren 15ean, 20:00etatik 20:15era, ahalik eta argi gehien itzaltzeko deia egin diete Azpeitiko eta Zestoako bizilagunei.

Batu indarrak, itzali argiak egitasmoraren baitan, hitzaldia antolatu du Elkar-ekinek datorren astearterako, martxoaren 14rako. Gorka Martija OMALeko kidea Azpeitian izango da energia enpresa handien inguruan hitz egitean. Zehazki, horiek urratzen dituzten giza eskubideez arituko da Martija hizketan. OMAL Latinoamerikan multinazionalen jarduera aztertzen duen behatokia da, eta besteak beste, energiaren gaia aztertzen du. Solasaldia 19:00etan izango da, Sanagustin kulturgunean. Batu indarrak, itzali argiak egitasmoa Azpeitiko Elkar-Ekin eta Zestoako Astindu taldeek antolatu dute, eta bi herrietako herritarrei hilaren 15ean, 20:00etatik 20:15era, ahalik eta argi gehien itzaltzeko deia egin diete. Argindar konpainien gehiegikerien aurka eta justizia energetikoaren alde egin dute deia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide