Korrikaren alde, Xoxotera irteera egin dute dozenaka lagunek

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 5a

Eguraldia lagun, dozenaka lagun izan dira Xoxoten 20. Korrikaren aldeko mendi irteeran. Apirilaren 5eko goizaldean igaroko da 20. Korrika Urola Kostako herrietatik.

Xoxotera mendi irteera egin duten herritarrak. (Maxixatzen.eus) Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako hainbat herritar Xoxoten izan dira gaur, igandea, Urola Erdiko Korrika batzordeek eta hiru herrietako mendizaleen taldeek antolatutako txangoan. Eguraldia lagun, dozenaka lagun izan dira Xoxoten 20. Korrikaren aldeko mendi irteeran. Apirilaren 5eko goizaldean igaroko da 20. Korrika Urola Kostako herrietatik, eta dagoeneko martxan dira herriz herriko batzordeak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide