F11 Zestoako argazki elkarteak estudioko argiztapenaz eta argazkigintzaz ikastaroa antolatu du datorren larunbaterako, hilaren 11rako. Asier Larrazak eskainiko du saioa 10:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 17:30era bitartean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa da argazki kameraren oinarrizko erabilera menderatzea eta manual moduan erabiltzen jakitea.
Izen-ematea zabalik dago, eta sei orduko ikastaroa 50 euro ordaindu behar da. Plaza kopurua mugatua da.