Ekintzaileentzako liburu bilduma argitaratu du Urola Erdiko Ekintzailetza Mahaiak

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 3a

Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako Udal liburutegiekin lankidentzan, liburutegietan ekintzaileentzako txoko bat zabaldu dute proiektu ekintzailearen barruan, eta alor horretako liburu eta materiala pilatu dute han.

(Argazkia: Iraurgi Berritzen) Enpresa sortu berrietan eta haien ibilbidean sortzen diren erronka zein arazoei aurre egiteko tresnak eskaintzen dituen liburu bilduma argitaratu du Urola Erdiko Ekintzailetza Mahaiak Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako Udal liburutegiekin lankidentzan. Liburutegietan ekintzaileentzako txoko bat zabaldu dute proiektu ekintzailearen barruan, eta alor horretako liburu eta materiala pilatu dute han. Orain hilabete ekin zion Urola Erdiko Ekintzailetza Mahaiak baliagarri diren hainbat libururen zerrenda osatzeari, eta katalogoa modu "erraz eta erabilgarrian" antolatuta dagoela azaldu du Iraurgi Berritzenek. Honako alor hauek biltzen ditu bildumak: kudeaketa eta giza baliabideak; ekintzailetza eta enplegua; coachinga eta lidergoa; enpresa kudeaketa eta finatzak; marketinga eta salmentak, eta komunikazioa. Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegien sare publikoan daude eskuragarri. Hala ere, bailarako liburutegi bakoitzak liburu guztiak ez ditu izango, baina guztietan beste liburutegitatik eskaera egin ahal izango dute. Katalogoa hemen ikus daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide