Azkoitian eta Zestoan kontzertuak eskainiko ditu Rodeo taldeak

Zestoako Hitza 2017ko martxoaren 3a

Gaur Zestoako Gaztetxean izango dira eta Azkoitiko Matadeixen bihar.

Diskoa kaleratu berri duen Zestoako Rodeo taldeak bi kontzertu eskainiko ditu asteburuan. Gaur Zestoako Gaztetxean izango da emanaldia 22:30ean, eta Aioliliput taldea ere oholtzan izango da. Bihar, berriz, Azkoitiko Matadeixen eskainiko du kontzertua Rodeo stoner taldeak. Haiekin batera izango da Matadeixen Galiziako Guerrera musika taldea. Hona hemen duela hilabete batzuk HITZAk Rodeo taldearen inguruan argitaratutako erreportajea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide