Emakume gazteok herrian seguru eta eroso sentitu nahi dugulako lelopean, gaur hasiko dira Zestoan Emakume Langilearen Nazioarteko egunaren inguruko egitasmoak. 19:00etan bilduko dira Kultur Etxean eta herriko gune ilunak lantzeko batzarra egingo dute. Horrez gain, honako ekintza hauek antolatu dituzte Zestoako udalak eta Txoko Feministak, Arremanitzen laguntzarekin:
- Martxoak 2: Zestoako gune ilunen lanketa egiteko batzarra 19:00etan Kultur Etxean.
- Martxoak 8: 19:00etan ekitaldia. Ondoren, emakumeen afaria Mollergi tabernan. Menua: entsalada, oilaskoa, postrea eta kafea. Izen emateko azken eguna martxoren 6a izango da.
- Martxoak 9: 18:30ean, Alulu antzerki foroa. Sexualitatea, tratu onak, hezkidetza.
- Martxoak 16: 19:00etan, martxoaren 2ko batzarrean markatutako gune ilunak bisitatzeko martxa.