Zestoako 39. Herri Krosa jokatuko da martxoaren 19an

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 2a

Lasterketa nagusiko korrikalariek bi ibilbide izango dituzte aukeran: bira batekoa (2.770 metro) eta hiru biratakoa (8.630 metro). Bi lasterketak ordu berean hasiko dira.

Martxoaren 19an Zestoako 39. Herri Krosa jokatuko da. Gaztetxoentzako lasterketa 10:00etan hasiko da; lehenengo herriko haurrentzako lasterketak izango dira, eta 10:15etik aurrera benjamin, alebin eta infantilen lasterketa. Proba nagusia, berriz, 11:30ean. Bi ibilbide izango dituzte aukeran korrikalariek: bira batekoa (2.770 metro) eta hiru biratakoa (8.630 metro). Bi lasterketak ordu berean hasiko dira. Gaztetxoek lasterketarako izena egunean bertan eman ahal izango dute Zestoako udaletxe azpian. Benjamin, alebin, infantil eta kadeteek doan izango dute parte hartzea, eta izena lasterketa egunean emango dute. Irabazleentzako sariak izango dira eta dominak ere banatuko dira. Lasterketa nagusian parte hartzeko izena, berriz, www.herrikrosa.eus helbidean eman daiteke izena, martxoaren 17ra bitartean, bost euroren truke. Egunean zehar, lasterketa hasi baino orduerdi lehenagora arte ere inskribatu ahal izango da, baina orduan 10 euro ordaindu beharko dute. Aurrez izena ematen dutenek egunean bertan erakutsi beharko dute ordainketaren frogagiria. Korrikalari guztiek egunean bertan Zestoako Udaletxe azpian jasoko dute dortsala. GAZTETXOEN LASTERKETAK
  • 10:15 Benjamin neskak (2007-2008) / B bira / 600 m. Benjamin mutilak (2007-2008) / B bira / 600 m.
  • 10:30 Alebin neskak (2005-2006) / B2 / 1.350 m. Alebin mutilak (2005-2006) / B2 / 1.350 m.
  • 10:45 Infantil neskak (2003-2004) / A1-B2 / 1.800 m. Infantil mutilak (2003-2004) / B3 / 2.250 m
ZESTOAKO 39. HERRI KROSA Bi lasterketen artean aukeratu daiteke:
  • 1 Birakoa, 2.770m. 2002 urtekoak eta aurrekoak.
  • 3 Birakoa, 8.630m. 2001 urtekoak eta aurrekoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide