Portalek lehen ekintzak antolatu ditu gaurko

Zestoako Hitza 2017ko otsailaren 24a

20:00etan triki bertso poteoa izango da Ane Labaka eta Jokin Uranga bertsolariekin, Portaletik abiatuta. 21:00etan luntxa egingo dute Portalen bertan, eta, 22:00etan, kantaldia izango da Eider eta Monik Zestoako trikitilariekin.

Zestoako Portale kultur elkarteak lehen jarduerak egingo ditu gaur. 20:00etan triki bertso poteoa izango da Ane Labaka eta Jokin Uranga bertsolariekin, Portaletik abiatuta. 21:00etan luntxa egingo dute Portalen bertan, eta, 22:00etan, kantaldia izango da Eider eta Monik Zestoako trikitilariekin. Datozen hilabeteetarako ekintzak antolatzen hasiak dira dagoeneko, eta gaurkoa izango da horietan lehena. Martxoaren 30ean, berriz, Leire Ibargurenek idatzitako Laura esaten zioten liburuaren aurkezpena egingo dute. Miren Odriozolaren borrokak kontatzen ditu lanak, eta liburuaren egileak horren inguruko hitzaldia emango du. Oraingoz, Portale ekintzaren bat dagoen egunetan bakarrik irekitzeko asmoa dute, eta, kultur elkarteko kideek adierazi dutenez, joango dira berri gehiago ematen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide