Aizarnako Eskolan Siriako gerratik ihesean doazen errefuxiatuen aldeko egitasmo bat egin zuten atzo. Ikasleei gaia azaldu eta bideo batzuk erakutsi zizkieten. Aizarnako eskolako kideek azaldu dutenez, ikasleek ikusi zuten errefuxiatuen kanpamenduetan hesiak egoten direla, eta haurrek hesi horiek erabiltzen dituztela irudiak sortzeko.
Eskolan, sokazko hesi batean plastikozko edalontziak erabilita irudi bat osatu zuten. Asanblada parte hartzaile baten bidez, erabaki zuten "bakea" hitza idaztea eta hori irudikatzen duen usoa marraztea.
Lehenagotik gaia landu izan dute LHko ikasleekin eta oraingoan UNICEF Euskal Herriko Batzordeak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Dimensión-Rezink publizitate agentziarekin batera proposatu dieten unitate didaktikoa aurrera eraman dute.
Jarraian, gaurko argazki batzuk (Argazkiak: Danbolin) [flickr_set id="72157680544245666"]