Rakugo japoniarra eskainiko dute asteazkenean, Aizarnan

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 20a

Rakugo japoniarra ikusteko aukera izango da asteazkenean, otsailaren 22an, Aizarnako kultur etxean. Hiromi Yoshida hizkuntzalari eta ikertzailearekin ikasitako hiru rakurgolarik eskainiko dute saioa, 20:30ean hasita. Rakugoa ahozko tradiziozko japoniar ipuina da. Pertsona batek lurrean eseri eta narrazioa eta hainbat pertsonaia antzezten ditu.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide