Larunbatean bete zuten kamioia elikagaiez. (Danbolin.eus)
Zestoako Wadna elkarteak Sahararen aldeko janari bilketa antolatu zuen joan zen hilean, eta jakinarazi dutenez, 4.500 kilo elikagai jaso dituzte hara eramateko. Joan zen larunbatean kargatu zuten kamioia bildutako elikagaiekin, eta Piztu Itxaropena izeneko 13. Euskal Karabanan bidaliko dituzte Saharara.
Zestoan ez ezik, beste hainbat lekutan ere aritu dira elikagaiak jasotzen: besteak beste, Aizarnako, Arroabeko, Zestoako eta Azkoitiko ikastetxetan, Azkoitiko Eroskin eta Zumaiako Darahliren bidez bildu dituzte. Wadna elkarteak eskerrak eman dizkie kanpainan parte hartu duten pertsona eta elkarte guztiei.