ARGAZKI BILDUMA: Julen Martinez de Estibarizek irabazi du aurtengo Kobaz Koba Trail proba

Urola Kostako Hitza 2017ko ots. 12a, 15:28

Aurtengoan ere izen emate guztiak agortuta iritsi da Zestoako II. Kobaz Koba Trail mendi lasterketa eguna. Bi lasterketa jokatu dira: 25 kilometrokoa (Zaldei bidea) eta 17koa (Artzei bidea). 25 kilometroko lasterketan aurrena helmugaratzen Julen Matinez de Estibariz barrundiarra izan da; nesketan, berriz, Alizia Olazabal irundarra. 17koan azkarrena Gorka Herce oiartzuarra izan da, eta, nesketan, Oihana Azkorbebeitia abadiñoarra. Zestoarrei dagokionez, Zaldei bidea egin duen herriko gizon azkarrena Ignacio Luluaga izan da, eta bide hori egin duen emakume zestoarrik ez da izan aurtengoan. Artzei bideko lehen emakume zestoarra Mertxe Uribetxeberria izan da. Lehen gizonezko zestoarra, berriz, Xabier Bergara. Aurtengoan, irabazleen sariekin batera, Naturalki Minimal Runner saria eman dute. Oinetako arinekin irten diren partaideetatik azkarrenari eman diote hori: Oier Diaz ondarroarrari. 485 korrikalari inguruk hartu dute parte, eta ez zaie animorik falta izan parte hartzaileei. Eguraldi freskoa mantendu da lasterketak iraun duen bitartean, eta euria ere egin du tarteka. Lasterketan zehar lokatza dezente aurkitu dute korrikalariek. Honakoak dira lasterketetako denborak: Zaldei bidea (25 km) Gizonezkoak
  1. Julen Martinez de Estibariz (Barrundia) 02:09:16
  2. Imanol Larrañaga (Azkoitia) 02:13:22
  3. Mikel Diegues (Ondarroa) 02:14:42
Emakumeak
  1. Alizia Olazabal (Irun) 02:37:40
  2. Laida Elizegi (Zaldibia) 02:38:50
  3. Mayi Mujika (Elgoibar) 02:43:40
Lehen gizonezko zestoarra
  • Inazio Luluaga 02:31:59
Artzei bidea (16 km) Gizonezkoak
  1. Gorka Herce (Baztan) 01:28:15
  2. Asier Apezetxea (Arantza) 01:28:30
  3. Javier Perez (Azpeitia) 01:31:39
Aurreneko hiru emakumeak
  1. Oihana Azkorbebeitia (Abadiño) 01:41:53
  2. Raffaella Ciavola (Gasteiz) 01:54:13
  3. Jone Zelaieta (Bera) 01:57:21
Lehen zestoarrak
  • Xabier Bergara 01:47:07
  • Mertxe Uribetxeberria 02:23:51
Parte hartzaile guztien sailkapena Kirolprobak.com webgunean ikus daiteke. Hona, hemen, gaur goizeko irudiak (argazkiak: Olaia Iraola):
[flickr_set id="72157678087117202"]
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide