Kobaz Koba Trail lasterketa dela eta, Zestoako autobus geltokietan aldaketak izango dira igandean

Zestoako Hitza 2017ko otsailaren 10a

Autobus geltoki berrian geldituko dira autobusak. (Hitza) Igandean, Kobaz Koba Trail lasterketa jokatuko dute Zestoan, eta, hori dela eta, Azkoititik Donostiara doazen autobusetan aldaketak izango dira. Gurutzeko geltokian gelditu ordez, geltoki berrian geldituko dira noranzko horretako autobusak, egun osoan zehar.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide