(Zestoako Merkatari Elkartea)
Zestoako Merkatari Elkarteko establezimenduetan bezeroek erabili ahal izateko aterkiak jarri dituzte. "Euria hasi eta aterkiaren beharra duten bezeroek, beti izango dute Zestoako dendetan aterki bat, erabili eta berriro dendara itzultzeko", azaldu dute elkarteko kideek. Egitasmoarekin, bezeroari "gertutasuna eta babesa" adierazi nahi diotela azaldu dude.