Zestoako Herri Kroserako eman daiteke izena

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 7a

Martxoaren 19an Zestoako 39. Herri Krosa jokatuko da herrian: ohi bezala, benjamin, alebin eta infantilen lasterketekin hasiko dute eguna, eta 11:30ean hasiko da proba nagusia. Bi ibilbide izango dituzte aukeran korrikalariek: bata bira batekoa (2.770 metro) eta bestea hiru biratakoa (8.630 metro). Dagoeneko eman daiteke lasterketa nagusian parte hartzeko izena. Martxoaren 17ra bitartean, www.herrikrosa.eus helbidean eman daiteke izena, bost euroren truke. Egunean zehar, lasterketa hasi baino orduerdi lehenagora arte ere inskribatu ahal izango da, baina orduan 10 euro ordaindu beharko dute. Aurrez izena ematen dutenek egunean bertan erakutsi beharko dute ordainketaren frogagiria. Benjamin, alebin, infantil eta kadeteek doan izango dute parte hartzea, eta izena lasterketa egunean emango dute. Korrikalari guztiek egunean bertan Zestoako Udaletxe azpian jasoko dute dortsala.  GAZTETXOEN LASTERKETAK - 10:15 Benjamin neskak (2007-2008) / B bira / 600 m. Benjamin mutilak (2007-2008) / B bira / 600 m. - 10:30 Alebin neskak (2005-2006) / B2 / 1.350 m. Alebin mutilak (2005-2006) / B2 / 1.350 m. - 10:45 Infantil neskak (2003-2004) / A1-B2 / 1.800 m. Infantil mutilak (2003-2004) / B3 / 2.250 m ZESTOAKO 39. HERRI KROSA Bi lasterketen artean aukeratu daiteke: 1 Birakoa, 2.770m. 2002 urtekoak eta aurrekoak. 3 Birakoa, 8.630m. 2001 urtekoak eta aurrekoak.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide