'Urtain' antzezlana euskarara egokitu du Zurriola Antzerki Eskolako Biga taldeak

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 6a

Boxealari zestoarraren bizitza ardatz duen Urtain antzezlana lehenengo aldiz euskaraz ikusteko aukera izango da. Izan ere, Ainara Mendiolak euskarara itzuli du 2010ean Animalario taldeak sortu zuen antzezlana, eta Juan Cavestanyk zuzenduta, Zurriola Antzerki Eskolako Biga taldeak larunbatean eskainiko du emanaldia. Adunako Asvinenea arte eszenikoen laborategian (Zubitxiki industrialdea 15) izango da saioa, 19:00etan. Urtain antzezlanak arrakasta handia lortu zuen 2010ean, eta besteak beste arte eszenikoen bederatzi Max sari eskuratu zituen. Boxeolari euskaldunen bizitzan oinarrituta, "Frankismoren ikono izatetik bere buruaz beste egin zueneara arteko bidea" kontatuko dute antzezlanean. Sarrerak zazpi euroko prezioa izango du.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide