940 sinadura bildu dituzte hondakinen gaur egungo sistemaren alde

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 30a

Udalari bere jarrera aldatu eta akordio bat erdiesteko eskaera luzatu diote herritarrek.

Ondo egiten jarraitu nahi dugu lelopean, hondakinen bilketa sistema mantentzearen aldeko 940 sinadura bildu dituzte Zestoan. Joan den ekainean hasi zen herritar talde bat sistema mantentzea eskatzeko sinadurak biltzen, eta 720 sinadura baino gehiago lortu zituzten abendu amaierarakoUdalari bere jarrera aldatu eta akordio bat erdiesteko eskaera luzatu diote herritarrek.

Hainbat ekimen egin dituzte "egindako bidean ez dugula atzera pausurik eman nahi aldarrikatzeko". Herri ekimenak eskerrak emateko tartea hartu du: "Zuen bultzada eman diguzuen herritar guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu, gure eskaerarekin bat egin duzuen guztioi eta, noski, zuen sinadura eman duzuen guztioi ere bai".

Taldearen ustez iritsi da akordioaren momentua. "Herritar asko gara jaramonik ez egiteko, herritar asko gara gure iritzia kontuan ez hartzeko eta herritar asko gara mahai batean eseri eta akordioa lortu nahi dugunak" azaldu dute. "Beraz, udalari mahai batean eseri eta hondakinak biltzeko sistemari buruz hitz egin eta guztion artean akordioa lortzeko deia egiten diogu berriro".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide