Akoako taldeak irabazi du Iraetako santainesetako futbol 7 txapelketa

Zestoako Hitza 2017ko urtarrilaren 29a

Joan den astean hasi ziren Iraetako santainesak, eta asteburu honetan ere izan dute zertaz gozatu. Ostiral gauean mus txapelketa jokatu zuten, eta atzo eguerdian, pintxo lehiaketa egin zuten Gure Ordeka elkartean. Giro polita izan zen, eta haurrek zein helduek parte hartu zuten. Alberto Sarriak irabazi zuen lehiaketa, eta, ondoren, guztiek pintxo bazkaria egin zuten. Iraetako jaioberriei ongietorria ere egin zieten. Arratsaldean ere jarraitu zuen festak. 18:00etan futbol 7 txapelketa jokatu zuten, eta Akoak penaltitan irabazi zion finala Arroabeari. 21:00etan afari herrikoia egin zuten, eta 23:00etan berbena izan zen Trikidantz taldearekin. Hona hemen asteburuko irudi batzuk: [flickr_set id="72157675985626254"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide