Emakume Masters Cup txapelketako lehen jardunaldia Zestoan egin dute

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 25a

Igandean izan ziren pilota partidak, eta pilotarien artean ziren Naroa Agirre arroarra eta Maddi Unanue azpeitiarra. Bi partidatik biak irabazi zituzten.


Pilotarien artean ziren Naroa Agirre arroarra eta Maddi Unanue azpeitiarra. (Danbolin) Joan den igandean Emakume Masters Cup txapelketa jokatu zen Zestoako pilotalekuan. Antolatzaileen arabera, "igandean jokatu zen lehenbiziko aldiz emakumeen esku-pilotako txapelketa bat Gipuzkoan" eta "historia egin zuten". Pilotarientzat ere egun historikoa izan zela azpimarratu dute. Pilotarien artean ziren Naroa Agirre arroarra eta Maddi Unanue azpeitiarra. Bi partidatik biak irabazi zituzten; lehenengoa 18-4 Jone Arangurenen eta Jone Zabalaren aurka, eta, bigarrena, 18-8 Naroa Elizalde eta Maialen Elizalde bikotearen aurka. Txapelketaren hurrengo jardunaldia igande honetan izango da, Larrabetzun.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide