Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatu zen atzo Zestoan

Zestoako Hitza 2017ko urtarrilaren 21a

Pepek eta Herrerok osatutako bikoteak irabazi zuen lehia, eta Gipuzkoako finalera sailkatu dira.

(Argazkia: Danbolin.eus) Atzo gauean Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatu zen Zestoako Gurutze tabernan. Pepek eta Herrerok osatutako bikoteak irabazi zuen lehia, eta Gipuzkoako finalera sailkatu dira. Otsailaren 25ean jokatuko dute Gipuzkoako finala, Ibarrako frontoian, 15:00etan. Hainbat bikotek parte hartu zuten, eta irabazleek Zestoan merkatari elkartearen sariak eskuratu zituzten. Kanporaketako irudiak Danbolin.eus-en ikus daitezke.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide