Emakumezkoen Master Cup pilota txapelketa hasiko da Zestoan

Zestoako Hitza 2017ko urtarrilaren 18a

Emakume Master Cup emakumeen binakako esku-pilotako Euskal Herri mailako txapelketa antolatu dute lehenengo aldiz, eta Zestoan jokatuko dituzte lehenengo kanporaketak, igandean, 10:00etatik aurrera. Txapelketa bi kategorietan banatuko dute: elite maila eta lehen maila, eta hain zuzen, Zestoako partidan lehenengo mailako kanporaketak ikusi ahal izango dira. Bertan, besteak beste, Nagore Agirre zestoarrak eta Maddi Unanue azpeitiarrak osatutako bikoteek bi partida jokatuko dituzte. Elite mailan 25 emakumezkok hartuko dute parte, eta lehenengo mailan 27 bikote lehiatuko dira. Gehienak euskaldunak badira ere, antolatzaileek adierazi dute Kataluniako eta Kubako pilotariek ere hartuko dutela parte. Sailkapen faseak otsailera arte iraungo du, eta finala martxoaren 5ean —Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren astean— jokatuko dute, Zornotzan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide