2016ko txapelketako finala. (Danbolin)
Santa Ines egunean, hilaren 21ean, jokatuko dute Iraetako pilota txapelketako finala, 12:00etan. Bigarren finalaurrekoa atzo jokatu zuten Arrieta eta Ander pilotariek Hektorren eta Ertxinen (Beñaten ordezkoa) aurka eta bigarren horiek izan ziten garaile, 22-19 emaitzarekin. Lehen finalaurrekoa, berriz, duela astebete jokatu zuten; Urtzi Landa eta Loiola bikotea 22-15 nagusitu zen Kixkurraren eta Aitzolen aurka.
Festetako programa argitaratu dute dagoeneko:
Urtarrilak 21, larunbata: Santa Ines eguna
10:00: Txupinazioa eta kale animazioa
11:00: Meza Santua
12:00: Pilota finalak
14:00: Iraetako Gure Ordekan bazkaria
16:30: Gorriti eta bere animaliak bekoetxen
18:30: Herri kirolak: Urrezko aizkora txapelketa
Urtarrilak 22, igandea: Umeen eguna
10:00: Meza Santua
11:00: Iraetako jubilatuentzako hamaiketakoa Gure Ordekan
12:00: Zuhaitz landaketa Iraetako umeekin
14:00: Babajana Gure Ordekan
16:30: Umeen puzgarriak, tailerrak eta jolasak
18:00: Txokolatada
Urtarrilak 27, ostirala
22:30: Mus txapelketa Bekoetxen (izen-ematea 22:00etatik aurrera)
Urtarrilak 28, larunbata
13:00: Pintxo lehiaketa Gure Ordeka elkartean
14:00: Pintxo bazkaria Gure Ordeka Elkartean
18:00: Auzoen arteko futbol7 txapelketa futbol zelaian
21:00: Afari herrikoia frontoian: salda, txorizoa, saheskia, postrea eta txotxa 10€-tan
23:00: Berbena, trikidantz taldearekin