Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal Herriko Mus Federazioak antolatuta, mus txapelketa egingo dute hurrengo ostiralean, urtarrilaren 20an, Zestoako jubilatuen tabernan.
22:30ean hasiko da txapelketa, eta parte hartzaileek ordu erdi lehenagotik eman ahal izango dute izena. 20 euro ordaindu beharko dute bikoteek, eta besteak beste Zestoako merkatari elkarteak emandako sariak banatuko dituzte irabazleen artean.