Korrika batzordeak osatzeko bilerak egingo dituzte datozen asteetan

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 13a

20. Korrika antolatzeko batzordeak eratzeko bilerak deitu dituzte Azkoitian, Zestoan eta Azpeitian.

20. Korrika antolatzeko batzordeak osatzeko bilerak egingo dituzte Urola Kostako herrietan. Azkoitian, Zestoan eta Azpeitian bilera bana egingo dute tokian tokiko batzordeak eratzeko. Azkoitiko bilera hilaren 18an, asteazkena, izango da, 19:00etan, Elkargunean. Zestoan, berriz, urtarrilaren 23rako deitu dute, 20:00etan. Kultur Etxeko AEKren ikasgelan egingo dute bilkura. Azpeitian, berriz, urtarrilaren 24an egingo dute batzordea osatzeko lehen bilkura, 20:00etan, Sindikatu Zaharrean. Apirilaren 5ean pasatuko da 20. Korrika eskualdetik, eta Donostia aldetik Oriora iritsiko da 00:42ak inguruan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide