Bilboko manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte Urola Erditik

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 12a

Sarek antolatutako manifestazioa izango da Bilbon larunbatean, Euskal presoak Euskal Herrira lemapean, eta, bertara joateko, autobusak antolatu dituzte.

Zestoako Gurutzetik 15:30ean irtengo dira autobusak, eta zerbitzu hori erabili nahi dutenek, Koiote eta Fati tabernetan dute izena emateko aukera.

Azpeitian, berriz, mobilizaziora joateko autobuserako izen-emate orriak Izaro, Pastorkua eta Orkatz tabernetan daude. Autobusa 16:00etan irtengo da anbulatorio aurretik.

Azkoititik ere irtengo dira autobusak. 15:30ean Eroski txiki aurretik abiatuko dira, eta izena honako taberna hauetan eman daiteke: Zakelan, Ttakunen, Etxe Aitzen eta Txalintxon.

17:30ean hasiko da manifestazioa Bilboko La Casillan, eta manifestazioa amaitzean izango da itzulera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide