Prest dago Iraetako santainesen egitaraua

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 9a

Umeen Egunean, txokolatada egingo dute beste urte batez. (Iban Narbaiza) Zestoako Iraeta auzoan Santa Ines festak ospatuko dituzte urtarrilaren 21etik 28ra bitartean. Santa Ines Eguna urtarrilaren 21ean, larunbatean, da, eta orduan hasiko dira ekimenak. Hurrengo egunean, berriz, Umeen Eguna ospatuko dute. Iraeta Denon Artean elkarteak prest du dagoeneko egitaraua: Urtarrilak 21, larunbata. Santa Ines Eguna.
  • 10:00. Txupinazoa – Kale animazioa.
  • 11:00. Meza Santua – Santa Ines.
  • 12:00. Pilota finalak.
  • 14:00. Iraetako Gure Ordekan bazkide bazkaria.
  • 16:30. Gorriti eta bere animaliak Bekoetxen.
  • 18:00. Herri kirolak: Urrezko aizkora txapelketa.
Urtarrilak 22, igandea. Umeen Eguna.
  • 10:00. Meza Santua.
  • 11:00. Iraetako jubilatuentzako hamaiketakoa Gure Ordekan
  • 12:00. Zuhaitz landaketa-auzolana.
  • 14:00. Babajana Gure Ordekan.
  • 16:00. Jaioberriei omenaldia.
  • 16:30. Umeen puzgarriak, tailerrak, jolasak.
  • 18:00. Txokolatada.
  • ???22:00. Mus txapelketa.
Urtarrilak 27, ostirala.
  • 22:00. Mus txapelketa.
Urtarrilak 28, larunbata
  • 13:00. Pintxo lehiaketa.
  • 14:00. Pintxo bazkaria.
  • 18:00. Futbol7 txapelketa.
  • 21:00. Afari herrikoia.
  • 23:00. Berbena: Trikidantz

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide