Zestoan merkatari elkarteak Gabonetako zozketako zenbaki sarituak jakinarazi ditu

Zestoako Hitza 2017ko urtarrilaren 7a

Urtero bezala, Zestoan merkatari elkarteak Gabonetako zozketa antolatu du, eta honako zenbaki hauek izan dira sarituak: lehen saria 66.314 zenbakiaren jabearentzat izango da, eta hura agertzen ez bada, 82.730 zenbakia duenarentzat; bigarren saria, berriz, 69.750 zenbakia duenarentzat –83.987 da ordezko zenbakia–; eta, hirugarren saria, 63.035 zenbakiaren jabearentzat –91.664 da ordezko zenbakia–.  Zestoan 1.000, 500 eta 300 euro gastatu ahal izango dituzte sarituek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide