Ostegun goizean egingo dute bolumen handiko hondakinen bilketa, Zestoan

Urola Kostako Hitza 2017ko urt. 3a, 18:23

Datorren ostirala jai izanik, herritarrek asteazken gauean atera beharko dituzte hondakinak.

Datorren ostirala, urtarrilak 6, jai eguna izanik, bolumen handiko hondakinen (altzariak, etxetresnak...) bilketa bezperan egingo dute Zestoan. Hori horrela izanda, herritarrek asteazken gauean atera beharko dituzte hondakinak. Gainontzean, jai egunetan izan ezik, hileko aurrenengo eta hirugarrengo ostiraletan pasatuko dira bilketa egitera, eta herritarrek bezperan atera beharko dituzte hondakinak. Urola Erdiko Mankomuntateak herritarrei bilketa egunak errespetatzeko dei egin die, kaleak txukun izateko eta hondakinen pilaketak ekiditeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide