Sortzaile gazteek topaketak egin dituzte Sastarrainen

Zestoako Hitza 2016ko abenduaren 30a

Atzo bertso-poteoa egin zuten sortzaile gazteek Miren Amurizarekin eta Julio Sotorekin Zestoan. Mintzola ahozko lantegiak antolatutako 'Ahots baten' sormen topaketak egin dituzte abenduaren 26tik 30era Sastarrainen

Bertsolariak Laranjadi plazan. (Danbolin.eus) Hainbat sortzaile gazte Sastarrainen izan dira egunotan sormen egonaldian, eta atzo Zestoan izan ziren bertso-poteoa egiten. Mintzola ahozko lantegiak antolatutako Ahots baten sormen topaketak egin dituzte abenduaren 26tik 30era Sastarrainen, eta ahozko sorkuntza, bertsolaritza, antzerkigintza, kantugintza edo literaturgintza lantzen ari diren 15 eta 20 urte bitarteko gazteak izan dira bertan. Egunero adierazpen horietako bat lantzeko aukera izan dute gazteek, eta sortzaile ezagunen bisitak izan dituzte. Atzo, esaterako, Julio Soto eta Miren Amuriza bertsolariekin aritu ziren bertso-poteoan. Atzoko bertso-poteoko irudiak Danbolin.eus-en ikus daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide