(Argazkia: Bonberos Euskadi)
Bi ibilgailuren arteko istripua izan da Azpeitia eta Zestoa artean, Lasaoko gasolindegiaren ondoan, GI-631 errepideko 10. kilometroan. Auto batek eta furgoneta batek aurrez aurre talka egin dute, eta hiru lagun ospitalera eraman dituzte, zauriekin. Zaurituetako bat Orioko bizilaguna da.
Istripua 22:00ak pasatxoan jazo da, eta Ertzaintza eta Azpeitiko nahiz Zarauzko suhiltzaileak bertaratu dira istripuaren tokira. Izan ere, pertsona bat ibilgailuan harrapatuta gelditu da eta suhiltzaileek atera dute.
Istripuaren ondorioz, errepidea itxi egin dute, eta trafikoa desbideratzen ari dira.