Rural Zombies taldearen kontzertua izango da ostiralean

Zestoako Hitza 2016ko abenduaren 21a

Rural Zombies Zestoako taldeak urteko azken kontzertua emango du ostiralean. Zestoako Gaztetxean izango da emanaldia, 23:00etan hasita. Lehen LParen ostean, Bat izeneko lehen lan luzea kaleratu zuen taldeak, eta hainbat kontzertu eman dituzte ordutik. Joan den azaroan disko horrek Euskal Herriko Musika Bulegoaren 2016ko sari nagusia eskuratu zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide