Zestoako udaletxeko batzar aretoa jendez bete da 'Zestoaren historia' azterlanaren aurkezpenerako.
Iñaki Azkunek Historiaurretik hasi eta 1544ra bitarteko agiriak bildu ditu CD batean, hamar liburutan banatuta. Azkunez gainera, Josetxo Mendizabal Zestoako alkateak, Fernando Txueka Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Adiskide Numerarioak eta Juan Bautista Mendizabal Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Gipuzkoako presidenteak hartu dute parte. Horiez gainera Garikoitz Mendizabal zestoarrak txistua jo du.
'Zestoaren historia' lanaren aurkezpen ekitaldia, gaur, Zestoako udaletxean. (Nerea Uranga/Hitza).