Iazko Kobaz Kobako irudia.
Dagoeneko eman daiteke izena otsailaren 12an Zestoan jokatuko den II. Kobaz Koba lasterketan. Gaur zabaldu da izena emateko epea, eta otsailaren 8ko 16:00ak baino lehen inskribatu ahal izango da
www.kirolprobak.com helbidean. 25 kilometroko proban 460 lagunek eman ahalko dute izena, eta otsailaren 12an 09:30ean hasiko da lasterketa.