Ibilgailuentzako semaforoa jarri dute. (Nerea Uranga)
Zestoako
autobus geltoki berria sahiesbidean egiteko lanak ari da egiten Gipuzkoako Foru Aldundia. Izan ere,
Gurutzeko autobus geltokia kendu eta herrigunearen kanpoan, saihesbidean, kokatuko dute berria. Hilerriaren ondoan jarriko dute geltokia, hain zuzen ere: markesina egingo dute, eta haren parean oinezkoentzako pasabidea. Geltoki berriaren ondoan, ibilgailuentzako semaforoa dagoeneko jarri dute.
Horrez gain, Bainuetxeko geltokian ere obrak egingo dituzte; metro batzuk atzeratuko dute, eta lurpeko pasabidea dagoen tokian jarriko dute markesina berria.
Urbycolan enpresa ari dira egiten obrak, 121.607 euroko aurrekontuarekin. Urtea amaitzerako amaituko dituzte lanok.