Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urola Erdian Trikiti Elkartea sortzeko urratsak ematen ari dira zenbait herritar, eta asteazkenean egingo dute lehen batzarra 21:30ean, Sanagustin kulturgunean. Elkartea sortu nahi dute «trikitizale mugimendua gorpuzteko eta indartzeko», eta etzi aurrera begirako asmoez eta erronkez ariko dira. Antolatzaileek trikitizaleei dei egin diete bileran parte har dezaten.