Eskola Txikien Festaren inguruko herri batzarra izango da astelehenean

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 8a

Arroabeko gorputz hezkuntzako aretoan izango da, 19:00etan hasita

Datorren astelehenean, abenduak 12, Eskola Txikien Festaren inguruko herri batzarra egingo dute Arroabean. Hainbat lan talde hasiak dira lanean, eta horien inguruko informazioa emango dute bertan. Bestalde, bakoitzak egun horretarako izan ditzakeen ideiak eta proposamenak azaltzeko aukera izango du, eta baita zalantzak argitzeko momentua ere. Sakulupe guraso elkarteak herritar guztiei dei egin die bileran parte har dezaten. Gorputz hezkuntzako aretoan izango da, 19:00etan hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide