Pasa den urrian II. Trikigiro jaialdia antolatu zuten Azpeitian. (Hitza)
Urola Erdiko Trikiti Elkartea sortzea dute helburu hainbat herritarrek, eta horren inguruan hitz egiteko eta trikitizaleen mugimenduari gorputza ematen hasteko lehen batzar irekia deitu dute datorren asteazkenerako, hilak 14, Azpeitian. Sanagustin kulturgunean izango da, 21:30ean, eta aurrera begirako asmoen eta erronken inguruan hitz egin nahi dute. Batzarra irekia dela jakinarazi dute antolatzaileek, eta trikitizalea den edozein herritarrek har dezake parte.