
Zestoako Antzerki Eskolako Eromen Produkzioak taldearen Sweeney lanak eskuratu du bukatu berri diren XXXIV. Euskal Antzerki Topaketetako Ikusleen Saria. Lan horrek jaso ditu ikusleen boto gehienak, eta, horrenbestez, 600 euroko diru-saria eskuratuko dute. Ohiko legez, Santo Tomas egunez, abenduaren 21ean, jasoko dute diru-saria udaletxean.
Udalak adierazi duenez, aurtengo Euskal Antzerki Topaketak "azken urteetako arrakastatsuenak" izan dira; izan ere, batez beste, 300 ikusentzule izan dira obra bakoitzean.