Atzo Zestoan jokatutako partidarekin hasi zen Binakako Pilota Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 3a

Zestoako pilota elkarteak antolatu zuen atzoko jaialdia, eta haiek esan dutenez, "nahi baino jende gutxiago" bertaratu zen frontoira. Halere, esan dute bertaratutakoek "partida politaz gozatzeko aukera" izan zutela.

Albisu eta Artola. (ETB) Atzo, ostirala, hasi zen Binakako Pilota Txapelketa, Zestoako Gurutzeaga pilotalekuan. Artolak eta Albisuk Ezkurdiaren eta Merino II.aren aurka neurtu zituzten indarrak, eta 22 eta 20 nagusitu zen lehen bikotea. Haien aurretik izan zen partidan Peña II.a eta Imaz nagusitu ziren 22 eta 11 Arteaga II.aren eta Erasunen aurka. Zestoako pilota elkarteak antolatu zuen atzoko jaialdia, eta haiek esan dutenez, "nahi baino jende gutxiago" bertaratu zen frontoira. Halere, esan dute bertaratutakoek "partida politaz gozatzeko aukera" izan zutela. Elkarteko kideek jakinarazi dutenez, halako jaialdiek "herria mapan jartzeko balio badute ere, kostu ekonomikoa aintzat hartuta, zaila ikusten dugu gisa horretako jaialdiak antolatzea". Dena den, Zoro Perietarako antolatuko duten jaialdian pilotalekua goraino betetzea dute hurrengo helburua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide