Zestoa Herri Hezitzaileak eskola handian duen jolas eremu berria diseinatzeko eta auzolanean eraikitzeko proiektua du eskuartean. Horretarako, herriko haurren iritziak eta nahiak hartuko ditu kontuan, eta diotenez, gurasoen laguntza "ezinbestekoa" izango da proiektua gauzatzeko. Hori horrela, eta girotzen hasteko, Amurrioko Tertanga etxeko jolasgunearen eraikuntza prozesua ezagutzeko familia irteera antolatu dute. Bertan, gurasoei hango jolasgunearen eraikuntza prozesua aurkeztuko zaie, eta haurrentzako tailerrak antolatuko dituzte. Ondoren, guztiek aterpetxean bazkalduko dute.
Ibilaldia abenduaren 11n, igandea, izango da, eta autobusa gurutzetik abiatuko da 9:30ean. Itzulera 18:30eak inguruan izango da. Izen-ematea gaztelekuan egin beharko da abenduaren 3a baino lehen. Parte hartzeko helduek 6 euro eta haurrek 4 euro ordaindu beharko dituzte.