Eriz Magoa izango da gaur Zestoan

Zestoako Hitza 2016ko abenduaren 1a

17:30ean, AEKko ikasleentzat gertuko magia saioa eskainiko du, euskaltegian. 19:00ak aldera, berriz, magia poteoa izango da

Eriz Magoa izango da gaur Zestoan, AEK euskaltegiak antolatuta. 17:30ean, AEKko ikasleentzat gertuko magia saioa eskainiko du, euskaltegian. 19:00ak aldera, berriz, magia poteoa izango da, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte.

“Euskara ikasteko ez dago makilatxo magikorik, baina magia lagungarria izan daiteke euskara ikasteko!” adierazi dute AEK euskaltegikoek sare sozialetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide