Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Miguel Berzosa eta Iñaki Sainz de Murietak gidatuko dute tailerra, 'Kanideren abenturak' bildumaren sortzaileek
Abenduaren 7an, asteazkena, idazketa eta marrazkigintza lantzeko tailerra izango da Zestoako Udal Liburutegian, 18:00etan hasita. Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloetako ikasleei zuzenduta dago, eta hogei haurrentzako lekua egongo da. Parte hartzeko, Zestoako Turismo Bulegoan eman behar da izena, doan.
Miguel Berzosa eta Iñaki Sainz de Murietak gidatuko dute tailerra, hain zuzen, Kanideren abenturak bildumaren sortzaileek. Bilduma horretako bigarren lana kaleratu berri dute, Suaren zeremonia, historiaurreko ezagutza zabaltzea helburu duena. Liburuaren argitalpenaren bueltan, tailer batzuk antolatu dituzte, eta horietako bat da Zestoan egingo dena. Bi hizkuntzatan izango da saioa.