Txapelketan parte hartuko duten pilotariak aurkezpenean. (Asegarce)[/caption]
Gaur aurkeztu dute Binakako Pilota Txapelketa. Lehen partida ostiralean jokatuko dute Artolak eta Albizuk Ezkurdiaren eta Merino II.aren kontra, Zestoako Gurutzeaga pilotalekuan. 22:00etan hasiko da lehen partida; Arteaga II.ak eta Erasunek Peña II.aren eta Imazen kontra jokatuko dute.
Sarrerak 25 euroren trukean salduko dituzte aurrez, eta 638 039 124 telefonora deituta eskura daitezke. Egunean bertan ere salduko dituzte pilotalekuko leihatilan. Gainera, Zestoako pilota elkarteak erabaki du 20 urtetik beherako zestoarrentzat sarrerak 10 eurotan saltzea.
Binakako txapelketa honako jokalari hauek jokatuko dute: Asegarceko Olaizola II-Untoria, Bengoetxea VI-Larunbe, Urrutikoetxea-Beroz eta Artola-Albisu pilotariek; eta Aspeko Irribarriak-Rezustak, Altuna III.ak-Barriolak, Elezkano II.ak-Zabaletak eta Ezkurdiak-Merino II.ak.